Ikertzen ikastea

 

 

esdelibro.es-en aholkularitzaren helburua da sortze-lan eta liburuaren baloreen inguruan eta jabetza intelektualarekiko errespetuari buruzko zalantzak argitzea, hezkuntza arloko jendeari bereziki eta erabiltzaileei orokorki.

esdelibro.es-eko aholkularitza honetatik, hezkuntza-munduan agertzen diren egile-eskubideei buruzko zalantzak bakarrik argituko dira, ez zaie erantzungo egile-eskubideei eta jabetza intelektualari buruzko galdera orokorrei.

 

Egin dizkiguten galderetako batzuk:


Filosofiako irakaslea naiz, eta Bigarren Hezkuntzako Institutu batean dihardut lanean. Klaserako, txosten bat prestatzen ari naiz, interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat liburutako kapituluen eta aldizkari batzuetatik jasotako artikuluen fotokopiez osaturik. Nire asmoa da txostenaren kopia bana ematea ikasleei. Legala al da? Mila esker erantzuteagatik
.

Adiskide hori:
Egin dezakezu, baina erreproduzitu nahi dituzun lanen eskubideen jabetza dutenen baimenarekin. Baimen hori eskuratzeko modurik errazena da CEDROrekin harremanetan jartzea (www.cedro.org), erakunde horrek egingo baititu zuretzat erreprodukzio-lizentzia lortzeko gestioak, behar dituzun liburu, aldizkari eta bestelako publikazioen egileen eta editoreen izenean.

Biologiako lan bat egiten ari naiz, eta aldizkari batean oso artikulu interesgarria aurkitu dut, eta haren zati bat kopiatu nahi nuke nire lanari eransteko. Egin al dezaket halakorik?

Adiskide hori:
Bai, norberaren lanean beste egile baten lan baten zatirik sartzerik badago, baldin eta aipuaren egilearen izena eta haren iturria –zure kasuan, aldizkaria– behar bezala adierazten badir.

Irakaslea naiz, eta argitaletxe baten enkarguz, testu-liburu baten egilea naiz, nire lankide batzuekin batera. Babesten al gaitu jabetza intelektualaren legeak?

Adiskide hori:
Bai zeu eta baita zure lankideak ere Jabetza Intelektualaren Legeak babesten zaituztete, lege horrek jatorrizko lanen egileak babesten dituen heinean. Halere, kasu batzuetan, testu-liburuen gaineko eskubideak liburuak kaleratu dituen argitaletxeari dagozkio soilik, «Talde-lanean eginiko obrak» bezala argitaratu badira; zentzu horretan ulertu behar da Jabetza Intelektualaren Legeak 8. artikuluan adierazten duena, behinik behin: «Talde-lanean eginiko obratzat hartzen da pertsona natural edo juridiko baten ekimenez eta koordinazioz sortu ez ezik bere izenaz argitaratu eta zabaltzen dena; eta hainbat egileren lankidetzaren fruitua da, haien ekarpen pertsonalez sortze-lan bat bakarra eta autonomoa osatuz, eta, halaxe izateko sortua delarik, ezin zaio egotzi egileetako ezeini bakarka obra osoaren gaineko eskubidea. Kontrakoa hitzartzen ez den artean, talde-lanean eginiko obraren gaineko eskubideak dagozkio haren ekimena izan ez ezik hura koordinatu, argitaratu eta bere izenez zabaldu duen pertsonari».

Kontsulta ezazu

(comprueba que está bien escrito, es fundamental)